argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2004ko urtarrilaren 11

Urtzi Urrutikoetxeak honela zioen «Berria»n: «Bertsolaria ez da Emmy edo Oscarren irabazleen antzera hastapenak gogoratu zale, ate-joka denbora luzea eman behar izan badu. Bestalde, asko dabilenarena ere jardun gogorra baita. Baina bertsotan aritu gura duenaren ametsa da, berea eman duelakoan, errritmoa jaitsi nahi duelako, asebeteta sentitzen delako edo antzerako arrazoiren bategatik uztea bertsoa. Eta ez basamortuan deiadarka ibilita jaramonik egin ez diotelako, txapelketan fin aritu ez delako (...)».

Enrique Villareal eta Alfredo Piedrafita Barricada taldeko kideek zera adierazi zuten «Diario de Navarra»n: «Ez dago taldeen alde apusturik egiten duen diskoetxerik. Ez badituzu 50.000 ale saltzen kaka egitera bidaltzen zaituzte».

Kirmen Uribek «Gara»n: «Literatura ez da lana, besterik gabe. Lana baino areago, norberak mundua ikusteko modua da».

Roberto Gómez, Xabideko kontseilari delegatuak zera esan zuen «Zabalik»en: «Kultura erlijio ofizial berria da; tenpluak dira kulturguneak».