Ermuko Udalak atzera bota du herriko zinema aretoan Julio Medemen Euskal Pilota: larrua harriaren kontra filma ikusteko aukera. Ateneo Libertario Ermuko argitalpen digitalak salatu du udalak filmarekiko izandako jarrera. Antza, filma arbuiatzeko arrazoietan, Euskal Herriari buruzko beste ikuspegi batzuk ere eskainiko lituzkeen ziklo batean ikusi beharko litzatekeela aipatu da, horrela beste ikuspegi horiekin konparatu ahal izateko.
Carlos Urquijo PPko parlamentaria izandako da EAEko Espainiako Gobernuko ordezkari berria urtarrilaren 9tik aurrera. Zortzi urteko agintaldi eztabaidatu eta zalapartatsuaren ondoren, Enrique Villarrek kargua borondatez utzi omen du eta Espainiako Gobernuak Europako enbaxada batera bidaliko du merkatari aholkulari gisa.