argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2003ko abenduaren 07a

Hasier Huegun donostiarra azaroaren 26an iritsi zen Euskal Herrira, Kolonbiako ELN talde gerrilariak 74 egun bahituta izan ondoren. Une gogorrak bizi izan dituela jakinarazi dio prentsari, batez ere hasieran, baina lasai zegoela ere gaineratu du, batez ere bahiketaren hastapenetik beren bizia errespetatuko zietela jakinarazi zietelako. Aurrerantzean lasaitasuna behar duela eta bere ohiko egoerara itzuli nahi duela jakinarazi du Huegunek.


Abenduaren 18an egingo dira EAJko EBBko lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Modu honetan, lehen itzulian egindako hauteskundeen erabilera saihestu nahiko luke EAJk. Herrietan hautatutako ordezkariekin egingo da Batzar Nagusia urtarrilaren 18an eta orduan erabakiko da EBBko lehendakari berria Josu Jon Imaz edo Joseba Egibar den.


Atarrabiako udal talde guztiek (EA, PSN, IU eta Aralar) arbuiatu egin dute UPNko alkateak ikurriña udaletxetik kendu izana. 1977tik udalaren ikur gisa erabiltzen da ikurriña, herritarrek erreferendumean hala erabaki ondoren.