argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 16a

Espainiako armadak eskertu egin dio euskal gizarteari azken maniobra militar entzutetsuetan erakutsi dion maitasuna. Zalaparta handia eragin dute maniobrok eta ez da soziologian aditua izan behar maniobrek, oro har, eta ohi bezala, oso harrera txarra izan dutela gizartean, Iruñean ezik, han espainiar militarrekiko jarrera bestelakoa baita. Maniobra hauek Alfageme ezizeneko kapitainak gidatu omen ditu Bilboko Gobernu Militarretik. PP eta PSE-EEtik ezik, alderdi eta agintariek bizi den egoera bereziarekin lotu dute eta mehatxutzat hartu.


Euskal Herriak bizi duen egoera politikoaz diagnosia egiteko asmoz, Nazio eztabaidaguneak Ekarpen Foroa egingo du azaroaren 29an Leioako campusean. EAko Martin Aranburu, Maite Aristegi eta Antton Izagirre Tolosako alkate ohia izango dira foroaren bozeramaileak. Foroan parte hartu nahi duenak 943377112 telefonora dei dezake edo helbide hautera idatzi: Eztabidaguneahotmail.com edo Eztabaidaguneaeuskalerria.org.