Irakurleak mintzo: LOURDES OÑEDERRARI

Azken ARGIAko alean irakurri nuen zure iritzi artikulua, EH-ko egoera politikoaz-eta. Intelektuala ez naizen arren, gaian sakondu nahiko nuke nik ere.
Ez naiz hasiko España-ren ideiaren izenean zenbat eta zenbat norbanako eta herri hil dituzten Euskal Herrian, egun Españatzat daukaten beste herri batzuetan, eta baita beste hainbat lekutan ere, ETA-k eragindako mila bat hildakoak justifikatzeko.

Onartzen dut etikoki «begia begi truk» dioen legea ez dela onargarria. Ez eta begi bat herri oso bat denean ere. Ez pertsona bat bakarrik.

Zaila da baina, lege hori beti errespetatzea begian ziria etengabe sartzen ari bazaizkizu. («Alde batean, zein bestean»). Niri, akaso, ez didate behar beste ziria sartu, eta erreakzioak pertsonatik pertsonara ere aldatzen dira.

Argi dagoena da gatazka politiko bat dagoela. Eta indarkeria dagoela. Eta horren aurrean batzuk alde batera, beste batzuk bestera, eta beste «galdu» batzuk, antza, «armairuetan» gordetzen direla, «ez batarenak, ez bestearenak» direla-eta. Bakoitzak bere egoera pertsonala bizitzen du.

Baina nik uste dut egoeretan baino gehiago irtenbidetan merezi duela sakontzea. (Akaso hori izan da zure gogoetan faltan bota dudana).

Niretzako beti egon dira bi irtenbide posible: 1- Negoziatzea. 2- Kaka guztia atera, aitortu, garbitu eta konpontzea.

1.ak huts egin du orain arte: Argel-en (ETA-estatu espaniarra) eta Lizarra-Garazin (EH-ko talde/erakunde batzuek egina).

Etorkizunean ikusi beharko da zer eman dezakeen.

2.ari ekiteko gonbita bat dago Udalbiltzak luzatua: salatu eta betearazi ditzagun Euskal Herri osoan egindako emagiza eskubide urraketa guztiak. Guztiak. Norbanakoei egindakoak zein herriari egindakoak.

Askok kontrakoa uste arren, ezker abertzalea 1.a da prest dagoena bide horri ekiteko. Zergatia oso sinplea da, begi bistakoa. Helburu horretara iristeko geratzen zaion pausoa oso-oso txikia da. Egia esan, ia ez dago. Zergatik?

Behin irakurri nuen emagiza eskubide baten urraketa gertatzen denean zeintzuk diren urratzaileak jarraitu beharreko pausuak. Lehen-lehenik egiletasuna aitortzea, bigarrenik ekintza salatzea, gero, nahi bada, dolua adieraztea, barkamena eskatzea...

Baina EH-ko gainerako urratzaileen artean, badaude batzuk (PP, PSOE, PNV-EA-IU, PSF...) oraindik ere lehen pausoa ezin luzatu dabiltzanak. Lotsagorrituko ziren. Bakezaleak, pluraltasunzaleak eta demokraziazaleak direlako. Jakina, ni ere horren txintxoa banintz oso gaizki pasatuko nuen, batzuetan zeinen koldarra eta biolentoa naizen ikustean. (Ertzaintza eta abarren torturak kasu).

Baina tira, hala ere, pluraltasuna, demokrazia eta bakearen ikur den Juan Jose Ibarretxeri luzatuko nioke gonbite bat. Bere karrera politiko paregabean beste ekimen ausart bat ‘euskal gizartea’ bere etxetik aterarazteko: manifa bat.

Baina manifa bat ausarta: ‘Emagiza eskubide guztiak, Euskal Herri osoan’ Gasteizen egingo genuke, karga polizialak (Ibarretxek deitzen badu ez dira egongo, ezta?) eta desadostasun politiko batzuk ekiditeko. Eta nik betiko moduan autobusa hartu behar ez izateko.

Polita izango da atxikimenduen kontua. Nork ematen duen lehenengo, bigarren... ze intelektual joango diren, zenbat herritar... Tamalez, uste dut Ibarretxeren plana autonomiaren hobekuntzan geratuko dela, galdeketa edo inkesta batekin zurituta (kontraindikazioa: inkesta erkidegoko biztanleei bakarrik egingo zaie, nafarrek, lapurtarrek, xiberutarrek-eta badakite zer egin hurrengorako: PNV bozkatu).

Euskal intelektualen artean nortzuk apuntatzen zarete? Geratuko gara Ibarretxeren deiaren zain? Ertzaintzak kargatuko du? (hurrengo manifarako lehen urraketa izango genuke). Baina tira denok nahiago dugu inongo urraketarik ez gertatzea. Ez hori, ez besterik.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude