argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Eugenio Irastorza ordiziarra aske da jada Espainiako espetxeetan 23 urte preso egon ondoren. Irastorza hilaren 9an atera zen Almeriako espetxetik eta Ordiziara iristean ehundaka herritarren ongi etorria jaso zuen. Iñaki Jaio markinarra ere joan den astean utzi zuten aske espetxean 19 urte egin ondoren.

Felix Taberna Nafarroako Ezker Batuko (NEB) koordinatzaileak iragarri du jada ez dela berriz izango koordinatzailerako hautagai. NEBk otsailaren 24an egingo du VI. Batzarra. Tabernak 42 urte ditu eta 11 urte egin ditu NEBko koordinatzaile gisa.

Jon Jauregi Beasaingo alkatea ohia izango da Joxe Joan Gonzalez Txabarriren ordezkoa Espainiako Diputatuen Kongresuan. Gonzalez Txabarrik 12 urte egin ditu diputatu lanetan eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia da.

Jose Maria Setien gotzain emerituak eta Francisco Garmendia Deustuko Unibertsitateko Kadetradunak «Pueblo Vasco y soberania» liburua aurkeztu berri dute. Lehenak ikuspundu etikoa jorratzen du eta bigarrenak historikoa.