argia.eus
INPRIMATU
Produktuen ezaugarriak
2003ko irailaren 14a
Bidezko merkataritzak produktua diferentziatuz lehiatzen du:
- Kalitatea merkatuko beste produktu arruntena baino handiagoa da. Esnetan urtezko %100 kakao hutsa den «Afrikao» aurki dezakegu. Edo %60 kakaoa duen txokolate tableta. Baita kalitate goreneko Nikaraguako kafea ere.
- Balio etikoa gehitzen zaio produktuari, dirutan neurtu ezin dena. Merkataritza Justuko produktuek ziurtatzen dute ekoizteko prozesuan baldintza batzuk bete direla: ekoizpena biologikoa izatea, eta ekoizleen bizitza kalitatea ziurtatzen duten beste batzuk. Aldea nabarmena da: ekoizleak, bidezko merkataritzarekin ohiko merkataritzarekin baino hiru aldiz gehiago irabazten du.
Garestia al da?
Produktu gehienak merkatu arruntekoak baino zerbait garestiagoak dira. Beste batzuk, askoz merkeagoak ere bai. Esaterako: Kubako «Liberación» rona askoz merkeago da besteak baino. Gainera, marka hori ohiko denda askotan ez dute saldu ere egiten. Eta kafea eta kakaoa duten produktuak, oso merke daude. Ez, noski, supermerkatuan eskaintza berezitan dauden merkezuhurreko produktuekin konparatuta. Baina bai, kalitate maila bereko beste produktuekin konparatzen baditugu.