argia.eus
INPRIMATU
Pagotxa
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 16a
Zortzi urte pasa dira ordutik. Egun, ikastolak badu bere martxa. Herriz herri, kantuz kantu, harriz harri eraikitakoa bizi da. Egun, herriko ikurretako bat dugu, inor gutxik, aurka zeudenak barne, zalantzan jarri dezakeen errealitatea da. Ez ziren gutxi izan amets hura gauzatzen parte zuzena izan zutenak. Euskal Herriko bazter orotarik izan zuen babesa, laguntza eta sosa, bertako herritarrak harritzeko adina. Gipuzkoako goierritarrak, Segurako Elorrikoak motore, eta bertako zenbaitek Ipar Hegoa elkartea sortu zuten ikastolaren beharrak betetzeko asmoz. Urtero, Ordizia eta Urruña izan dira horren lekuko, herri bakoitzean kantaldi bana antolatuz. Urruñako aurtengoa, zehazteke dago, Zamaltzain izenpekoa antolatzeak galerak sor ditzakeelako. Hemeretzi mila euroko aurrekontua omen du delakoak. Turistarik gabeko garai hauetan, jada administrazioek subentzioak agortu dituenean ezin liteke horrelakorik eskaini. Eta negurako formaturik sortzeko gauza ez direnekin ezin da kontatu, batetik negutarrak ez direlako eredu horietatik elikatzen eta bestetik aurrekontu horrekin zortzi bat urtekoa antola litekeelako kantu afariak eta guzti. Uste genuen uste, bagenituela bilgune propioak neguko hotzetako berogailu. Baina sintonia ezberdinekin gabiltza. Oraindik ere.