argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2003ko irailaren 14a
Kirmen Uribek honakoa zioen «Berria»n: «Euskal literaturan teoria bat azaleratu eta denok lerrotzen gara alde horretara».

Oskar Castaño «Garbitxu» Deabru Beltzak taldeko kidearen hitzak dira hauek «Gara»n jasoak: «Orain urte batzuk esan nuen kale antzerkia gainbehera zihoala eta orain esandakoa zuzendu egin beharko nuke. Azken urteetan, hobera egin du».

Peio Agirre artistaren hitzak dira hauek «El Diario Vasco»n bilduak: «Bideoak zerbait esperimentala izateari utzi dio dagoeneko. Bideoa oso baliabide indartsua da komunikabide gisa, irudiak eskaintzeko, eta baliabide artistiko gisa».

Jabier Muguruza honela mintzo zen «Deia»n laster Resistencia madrildar zigiluarekin kaleratuko duen seigarren lanari buruz: «Jakinaren gainean nago dendan egoteak ez duela bermatzen saltzea. Baina egon gabe ezin da saldu. Hori garbi ikusi nuen Metakera salto egitean. Ordura arte Euskal Herrian bakarrik saltzen ziren nire diskoak eta Metaken sartzean Estatu osoan saltzeko aukera izan nuen».