Botoxa: botika miresgarria ote?


2003ko irailaren 14an

Botox izen komertzialarekin hainbat herrialdetan saltzen den botika ez da toxina botulinikoa besterik. Eta AEBetan izugarrizko arrakasta lortu duen farmako hori orain artean debekatua egon bada ere Europako Batasunean, dagoeneko libre erabil daiteke (medikuaren kontrolarekin, noski) Frantzian, eta medikuntza estetikoko espezialistek uste dute hemendik hilabete batzuetara gure artean ere erabiltzeko moduan izango direla.
Botika honek muskuluen transmisio nerbiosoa blokeatzen duenez, muskuluak erlaxatu egiten dira. Eta uzkurdurarik ez dagoenez, ez da zimurrik sortzen. Horregatik da hain erabilia Hollywood-eko artisten artean (Madonna, Cher edo Sylvester Stallone bezalako aktoreek aitortu dute oso gustukoa dutela). Hala ere, adituek diotenez, ezin daiteke era guztietako zimurretan aplikatu, "espresiokoetan" besterik ez, eta bestalde, gaizki erabiliz gero, kontrako eraginak agertzea gerta omen liteke. Izan ere, Irena Medavoy izeneko modelo ohiak demanda bat jarri du auzitegietan botika hori produzitzen duen laborategiaren kontra, bere ustez Botox-gaindosi baten ondorioz, eta batez ere bere baimenik gabe erabiltzeagatik, urtebetetik gora egin behar izan baitu ohean, eta oraindik ez baita erabat errekuperatu.
Frantzian, adibidez, begitarteko zimur bertikaletan bakarrik erabiltzen den bitartean, Ameriketako Estatu Batuetan erabilera zabalagoa dauka (bekokiko zimur horizontaletan, lepoan, betertzean edo ezpainetako ertzetan ere erabiltzen delako). Dena den, Botox-en eraginak lau bat hilabete bakarrik irauten du, eta ez da gomendatzen sei hilabete baino lehen berriro injektatzea. Azkenik prezioa: infiltrazio bakoitza 500 euro inguru kostatzen da.


ASTEKARIA
2003ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude