Bero-beroan


2003ko irailaren 14an

EAJ urtarrileko Batzar Nagusiaren zurrunbiloan murgildu da jada.

Xabier Arzalluz EBBko lehendakariaren ordezkoa nor izango den da datorren urtarrilaren 17 eta 18an Bilboko Euskalduna Jauregian EAJk egingo duen IV. Batzar Nagusian ikusmira handien erakarriko duen datua. Dena den, erantzukizun handiko beste hautaketa batzuk ere egingo dira irailetik urtarrilerainoko prozesuan zehar. Estatutu nazionalen erreforma eta hezkuntza eta politika alorreko ponentziak erabakiko dira 32.000 afiliaturen artean. Halaber, EBBko zortzi buruzagi hautatuko dira, Nazio mailako Berme eta Kontrol Batzordeko bost kide eta beste horrenbeste Justizia Nazio Auzitegirako. Organu hauek guztietarako hautagaiek gutxienez ehun afiliaturen babesa eduki beharko dute.


Bizkaia komandoaren aurkako polizi operazioa.

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu hilaren 5ean Bizkaian irekitako polizi operazioan. Atxilotutakoei ETArekin eta honen Bizkaia komandoarekin harreman maila desberdina leporatzen zaie. Hilaren 5ean Gorka Martinez zornotzarra, Aitor Hwerrera santurtziarra, Aritza Ferrero sopelarra eta Portugaleteko Ziortza Fernandez atxilotu zituzten. Irailaren 6an, Roberto Saiz eta Ana Lopez bere neskalaguna atxilotu zituzten Portugaleten. Ertzaintzaren esanetan, Bizkaian aritu diren ETAko talde tesberdinen koordinazio lanak egin ditu Gorka Martinezek, modu berritzailean gainera, orain artxe poliziak fitxatu gabekoa zelako.


Sakabanatutako presoen senideei emango zaien diru laguntzen aurka.

Joseba Azkarragak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak EAEko preso sakabanatuen senideentzat onartutako 200.000 euroko dirulaguntzak zalaparta handia sortu du PPk, PSE-EEk eta ETAren biktimen elkarte desberdinek Jaurlaritzari «terroristen alde jokatzea» eta ETAren biktimei «mezprezu egitea» leporatu ondoren. Azkarragaren esanetan, diru hori sakabanaketa egon dagoelako ematen da eta ez zaie bakarrik ETAko presoen senideei ematen, EAEtik kanpo sakabanatuta dauden EAEko herritar diren preso guztiei baizik.


Eusko Legebiltzarraren jarduna jokoan

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren eskutik Espainiako Gobernuak argi utzi du bere asmoa Eusko Legebiltzarraren jarduna ahalik eta gehien zangotrabatzea dela. Espainiako Auzitegi Gorenak Sozialista Abertzaleen (SA) taldea desegitea agindu zuenetik aurrera, SAren partehartzearekin onartu diren Legebiltzarraren ekimenak baliogabetu nahi ditu. Auzitegi Gorenak, oraingoz, SAren desegitea oztopatu zuten akordioen gainean ebatziko duela jakinarazi du. Kurtso politikoaren hasierarekin batera, argi geratu da auzi hau erabakiorra izango dela datozen hilabeteetako jardun politiko orokorraren bilakaeran.


Iruñeko ordenantzak aldatuta

Upn eta cdn-ren akordioa gauzatu zen pasa den ostiralean Iruñean eta euskararen ordenantza aldatzea onartu zen bi alderdien aldeko botoekin. Xedapen gehigarri bat onartu zuten, eta horren arabera Udalak testu elebakarrak ateratzeko aukera izango du. Bi alderdion arteko akordioak euskarri elebidunak baztertzeko aukera zabaltzen du hain zuzen. Besteak beste, EAk, Aralarrek, Iruñea Berriak, eta Kontseiluak kritikatu dute aldaketa. Behin betiko onartu aurretik, helegiteak aurkezteko epea zabalik da orain.




Euskara 40.a Interneten

Softcatalá elkarteak katalanak Interneten duen lekua neurtzeko azterketa egin du udan. Bertan euskarari dagozkion datuak ere ageri dira. Hala, euskara 40. hizkuntza da sarean eta guztira 154.709 orri ditu. Duela hiru urte, egoera hobean zen. 31. hizkuntza zen eta 36.321 orrialde zituen. Katalanak 23. lekua betetzen du, galegoak 39.a , frantsesak 3.a eta gaztelaniak 5.a.




Mugaz gaindiko elkarlana

Hizkuntza politikako gaietarako elkarlan hitzarmena sinatu zuten pasa den astean Eusko Jaurlaritzak eta Obragintza Publikoak. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plana eta Ipar Euskal Herriko Hitzarmen Berezia ditu oinarri egitasmo honek. Helburua, mugaz gaindiko lankidetzarako zenbait lan ildo zehaztea izan da, ez dute aurrekontu edo puntu jakinik zehaztu. Lan ildoak, sustapena, irakaskuntza, erabilera, hedapena, elkarlana eta egitura izango dira.




Hizkuntza gutxituak babesteko

Europako parlamentuak hizkuntza nazional, erregional, eta gutxituak etengabe eta botere aldaketen eraginetatik at babestea onartu du, giza eskubideei buruz egin berri duen saioaren barruan. Josu Ortuondo, EAJko europarlamentariak egin du ekarpena. Helburua hizkuntza gutxituei emandako laguntzak botere aldaketen menpe ez egotea du proposamen honek eta aurrerapauso handia izan da; izan ere, orain arte ez da Europa mailan gisa honetako oinarri legalik izan.




Esana bete gabe

Seaskako arduradunek urriaren 11n Batera plataformak deitu duen manifestaldian parte hartzera dei egin dute euskalgintza. Iaz, hezkuntzako arduradunek eta irakaskuntzako hiru sailek euskal irakaskuntzaren aldeko kanpaina egin eta aurten bitartekorik ez ematea salatu dute. Gero eta ume gehiago dituzte eskoletan eta Frantziako Hezkuntzak eta Akademia Ikuskaritzak ez dizkie adosturiko postuak eskaini. Hori dela eta oso haserre agertu da Filgi Claverie, Seaskako lehendakari berria.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude