Bahea


2003ko irailaren 07an
Lorenzo Llona Olalde Mexikon preso dagoen euskal herritarraren estradizio agindua baimendu du Ranulfo Castillo epaile mexikarrak. Llona iragan apirilaren 26tik dago preso eta gaur egun gose greban. 1981eko atentatu batean parte hartzea leporatzen dio Auzitegi Nazionalak, baina bere abokatuaren esanetan, Llona garai hartan Mexikon zegoen eta horren frogak dituzte, besteak beste, garai hartako Mexikoko dokumentu batzuk bere hatz-marka eta guzti. Orain, Mexikoko Atzerri Harremanetarako Idazkaritzak erabaki beharko du estradizioa eman ala ez.


Emilio Lopez Adanek ezker abertzaleari buruz ‘Berria’n egindako elkarrizketan esana: «Beldur naiz ezker abertzalean marxismo-leninismotik atxiki duten gauza bakarra estalinismoa dela, erran nahi baita ideia hau: gutxiengo batek egiten du iraultza, eta gutxiengo horrek, historiaren giltzak ulertu baititu eta historiaren aldatzeko gaitasuna baitu, badu inpunitatea disidentzia eta herria zanpatzeko edo, bederen, baztertzeko».


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude