argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a
Nagore Aranburu aktorearen hitzak dira hauek «Uztarria»n argitaratuak: «Antzerkian lan egitea etxeko negozio batean lana egitea bezala da (...); gehiago haserretzen zara, baina lanean parte handiagoa izaten duzu. Telebista, berriz, enpresa handi bat denez, joaten zara, eta gauza bat egin behar duzu, lan hori egiten duzu, handik atera eta kitto!».

Sonia Gonzalezek honakoa zioen «Putz»en: «Gustukoen dudan poesia da, irakurri eta ttak, zerbait esaten didana, irakurrita zeozer atera dudala sentitzen dudanean».

Hasier Etxeberriak honakoa adierazi zuen «Aizu»n: «Nobela jasangaitz asko egin ditugu. (...) Gurean ez dira gauza gehiegi kontatu, ez dira gai asko harrotu, ez da eztabaida handirik piztu. Intelektualegiak ez ote garen, eta horrek ez ote gaituen galtzen, edo behintzat okerreko bidetik eramaten; hori da nire susmoa».

Imanol Agirre Lekeitiko Kale Antzerki Jaialdiko zuzendariak «Gara»n: «Hainbat erakunde konturatu da kale antzerkiaren bitartez gizartea nolabait kolorez pinta daitekeela».

Josemari Carrerek honako galderak egiten zituen «Hika»n: «Antzerkiak egungo gizartearekin eduki behar duen harremana manifestapenetan agertzea ote da? Eskenatokietan eskaintzen diren ekoizpenetan arrisku bera hartzen al da? (...) Zertarako balio du antzerkia egiteak? (...)».