argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
2003ko uztailaren 20a
Gari Berasaluzek «Gara» egunkarian idatzitakoa: «Hedabideek diotenez (...) laster batean benetan garatuko du Eusko Jaurlaritzak kulturaren arloko plan estrategikoa izango omen dena. Eta ez dakigu pozez edota ironiaz, baina irribarre egin beharko dugu. Batetik, pozez, berri ona delako behingoz euskal kulturaren ondarea, sorkuntza eta industria plan estrategiko batean biltzea (...) Ironiaz, marmarrean jarduteko modukoa iruditzen zaigulako plan horren eragile nagusia den Kultura Sailaren aurrekontuaren ehuneko handiena oraindik EITBrentzako izatea».

Fernando Tarancón editoreak «Deia»n esandakoa: «Frantzian komikiak kultura kontsideratzen dira. Komikigileak nobela idazleak adina prestigio du».

Joxean Muñoz gidoigileak «Berria»n egindako adierazpenak: «Euskal Telebistak euskal zinemaren bultzatzaile izan beharko luke, baina ez du horretarako kemenik».

Beñat Achiary kantariak «Gara» egunkarian esandakoa: «Daukagun estatutuarekin artistak zailtasun handiak ditu aurrera egiteko».