Bero-beroan


2003ko uztailaren 20an

Eusko Legebiltzarreko auzia berotuz doa.

Ikusi beharko da EAEko Auzitegi Nagusian Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knörren aurka aurkeztutako kereilak onartzen diren ala ez, baina edozein eratan sortu den iskanbila ez da makala. Batetik, Espainiako Auzitegi Nagusiaren erabaki eta eskaeren ahultasun juridikoak agerian geratu dira. Bestetik, argi dago epaileen izendapenei egiten zaien jarraipen zorrotza eta interesatua, eta ez bakarrik postu garrantzitsuak jokoan direnean, baita lan zehatzak bideratzeko ere (kasu honetan Desadostasunaren taldearen osaketa). Aste honetarako bilkura garrantzitsuak aurreikusten ziren eta guzti horietatik, giroa hozteko baino berau berotzeko erabakiak aterako direla dirudi.


Makrosumarioen ahozko fasea.

Garzon epaileak Jarrai-Haika auziari hasiera emateko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Aretoari. Jarrai, Haika eta Segi legez kanpoko erakundeak dira Espainian eta 27 pertsona daude auziperatuak. Garzonek, funtsean, erakunde hauek ETAren jarduera osatzen dutela leporatzen die, ETAri bere ekintzen berri emanez. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, halaber, Enrique Molina fiskalaren eskutik 18/98 makrosumarioaren ahozko epaiketaren hasiera eskatu du. Sumario honetan daude "Egin", Egin Irratia eta "Ardi Beltza"ren itxiera, KAS, Ekin eta Joxemi Zumalabe Fundazioa, besteak beste. AEK eta Zabaltzen ere ukitu izan ditu sumarioak lehenari gainera Garzonek administrari judiziala jarri zion. Auzi hau dela eta guztira 200dik gora pertsona atxilotu dituzte eta horietatik 61 daude auziperatuak.


Pujol Aznarren aurka.

Jordi Pujolen esanetan datozen 10 edo 15 urteetan PP Espainiako autonomiak ezabatzen saiatuko da edota, gutxienez, edukiz guztiz husten. Bere politika zentralistagatik XVII. mendeko Espainian nabarmendu zen Olivares konde dukearekin konparatu zuen Jose Maria Aznar. Pujolen ustez PPrena da estatuan dagoen nazionalismorik handiena eta ondoren PSOErena. Katalunian arretaz segituko dute irailean Ibarretxe planaren testu artikulatua. "Egunkaria" auzia ere gertutik jarraitu zuten eta duela gutxi Kataluniako 35 parlamentari ohik (Heribert Barrera, Max Cahner, Josep Benet, Pere Esteve....) Aznarri zuzendutako agiria sinatu zuten; bertan, zenbait balorazioz gain, iragan udal hauteskundeetan AuBk aurkezterik izan ez zuen tokietan hauteskundeak bertan behera uztea eskatzen dute.


Argudio larriak

Iñaki Uria, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga aske utz ditzaten Iñigo Iruin eta Jose Maria Elosuak helegitea aurkeztu zuten eta Auzitegi Nazionaleko 1. Zigor Aretoak atzera bota du, Juan del Olmok epaileak erabilitako argudioak zuzenak direla esanez. Oihartzun gutxi izan dute argudio horiek, baina ikaragarriak eta oso adierazgarriak dira. Hona hauetako batzuk: "Egunkaria"ren ezaugarrietako bat militantea dela ezaguna da, eta ETAk eta bere inguruak militante kontzeptua erabiltzen dute; beraz aztertu beharra dago, egunkariaz gain "Egunkaria"k beste funtziorik ere ba ote zuen. "Egunkaria"ren izaera nazionala ETArenarekin bat datorrela; ETAk euskararen sostengurako sareak ehuntzea erabaki zuela eta "Egunkaria"k Martin Ugalde parkearen sorreran parte hartu zuela, eta gune honetan euskal kulturan diharduten enpresak biltzen direla. Argudio larriegiak dira horren oihartzun eta erreakzio gutxi izan dezaten.




Baionatik pasatzean bai.

iragan asteetan Leblancek Batasunarekin egindako akordioari buruzko ika-mika ugari izan da eta ondorioz akordioa bertan behera geratu. Azkenean, Jean Grenet Baionako auzapezak eta Jean Haritxelar euskaltzainak Leblanci eskutitza idatzi zioten bi eskaera eginez: seinaleak elebidunak izan daitezen eta helmugan esatari euskalduna izan dadin. Tourreko zuzendariak proposamen hau onartu egin du. Hala ere, EHE taldeak esan du ez dela nahikoa eta dei berezia egin die euskaldunei Pirinioetako etapetan euskararen ofizialtasuna eskatzeko eta horrez gain festa bat ere antolatu dute, uztailaren 22an, 19:00etan, Organbidexkako lepoan.




Euskal kultur astea Gasteizen

euskharan euskara elkarteak antolatuta, euskal kultur astea ari da burutzen, uztailaren 14tik 18a arte, Gasteizen. Trikiti eta pandero ikastaroak, txalaparta ikastaroa, informatika, bertsolaritza, zeramika eta beste hainbat tailer egingo dira. Ekitaldi nagusia uztailaren 17an, astezkena, egingo duten bertso-drama izango da, non Asier Otamendi, Rubén Sánchez, Iñaki Biñaspre eta Irati Andak parte hartuko duten. Tertulia kafea eta pilota partida ere izango dira. Euskharam elkarteak Arabako Diputazioak emandako laguntza heren batera murriztu diela salatu du, eta horrek elkartearen etorkizuna kolokan jartzen duela adierazi.




France 3n euskara murriztuz

Oraindik urriagoa izango da France 3 telebista kate publikoan euskarak aurrerantzean izango duen presentzia. Orain arte «Euskal Herri» izeneko albistegian bazuen presentzia, txikia bazen ere. Saio honek errepikapena ere bazuen, 30.000 ikus-entzule zituena, baina telebista kateko zuzendaritzak bertan behera utzi du, nahiz eta Garapen Kontseiluak eta garapen eskematik egindako aholku guztiek kontrakoa eskatzen zuten. Erabakiaren ostean, euskarak kate honetan duen presentzia erdira jaitsi da.




Ikasleek gutxi dakite Euskal Herriaz

bilboko EHUko magisteritza eskolan irakasle diren Begoña Bilbao, Karmele Perez Urraza eta Gurutze Ezkurdiak, ikasleek Euskal Herriari buruz jasotzen zuten informazioa urria zela ikusita, testu liburuetan ematen den informazioa aztertu dute elkarrekin egin duten tesian. Bakoitzak alor ezberdin bat aztertu du eta ondorio berera heldu dira: entitate sozio-kultural moduan hartuta, Euskal Herria ez da ardatza testu liburuetan. Eusko Jaurlaritzak gauza handirik ezin dezakeela egin adierazi zuten, erantzuleak argitaletxeak baitira eta Euskal Herriari buruzko informazio osoagoa eskaintzea irakasle bakoitzaren esku geratzen dela argitu zuten.


ASTEKARIA
2003ko uztailaren 20a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude