Edariaren eskaintza askotan egiten dute mongoliarrek (beti egin beharko lukete erlijioak agintzen dienaren arabera). Vodka botila edateko atera eta behatza sartzen zuen bertako gidak eta tantak lurrera bota. «Jainkoentzat», esaten zuen. Pertzaka te prestatu eta azkenean burruntzalia sartu, kalera atera eta lurrera botatzen zuten. Irure zestoarrak dioenez, «gure gidak ez zuen beti egiten eta guk esaten genion, 'zer? gaur ez al duk bota behar?' eta orduan egiten zuen".