Txomin Badiola artista bilbotarra Estambuleko biurtekorako aukeratua izan da. Nazioarteko biurteko honen zortzigarren edizioa irailaren 19tik azaroaren 16ra burutuko da.
Urtain boxeolariaren bizitza zinemara eramango du Morena Films produkzio etxeak. Une honetan, Juan Cavestany eta Mariano Barroso Jose Manuel Ibarren bizitza kontatuko duen gidoia prestatzen ari dira.
BOS Bilboko Orkesta Sinfonikoak uda honetan musika klasikoko nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan parte hartuko du. Aste honetan San Petersburgoko (Errusia) Gau Zurien festibalean izango da eta abuztuan Roque D’Antheroneko (Frantzia) piano jaialdian.
Parrondo anai-arreba hernaniarrek, iaz bezala, aurten ere Segurako Dantza Solteko lehiaketa irabazi dute.
Iñaki Salvadorek «Orain» bere lehen diskoa berrargitaratu du formatu digitalean eta Elkarren Laida azpizigiluarekin.
Ibon Zubiaur getxotarrak «La construcción de la experiencia en la poesía de Luis Cernuda» lana argitaratu du Sevillako poetaren inguruan, Reichenberger argitaletxe alemaniarraren eskutik.
Carmelo Bernaola musikari zenduari emandako Zine Akademiako Urrezko domina jaso zuen joan den astean bere alargun Maria del Carmen Ruizek.
Piarres Xarritonek «De Re Publika edo Politikaz» saiakera argitaratu du Elkarrekin, 1996an lortutako Joseba Jaka bekari esker.