argia.eus
INPRIMATU
IZENAK
2021eko uztailaren 19a
Ramon Bareak zuzentzen duen «El coche de pedales» bigarren filmaren errodajea amaitu berri da Valentzian. Alex Angulok, Rosana Pastorrek, Maria Pastorrek eta Pablo Gomez haurrak hartu dute parte, besteak beste. 1959. urtean girotutako kronika sentimentala da filma.

FAS Bilboko zineklubak 50 urte egin ditu. Espainiako zineklubik zaharrena da FAS eta Europako bigarren zaharrena. Proiekzioak, festak eta mahai-inguruak izango dira urteurrenaren ospakizun egitarauaren baitan urritik aurrera.

Javier Perez artista bilbotarraren ibilbide osoaren 20 eskultura, bideo, bideoinstalazio, marrazki eta akuarelak biltzen ditu Artium Museoak erakusketa batean irailaren 14a arte.

Ramuntxo da uztailaren 27an Idauze-Mendin egingo den pastolaralaren lehen emanaldiaren protagonista. Ondoren, Pierre Lotiren «Ramuntxo» eleberrian oinarritutako eta Pier Pol Berzaitzek zuzendutako pastoralaren beste bi emanaldi egingo dira.

Tere Irastortzak «Glosak. Esana zetorrenaz» bere zortzigarren olerki liburua kaleratu du Pamielaren eskutik.

Sant Pau 44 talde gasteiztarrarena da Gaztelupeko Hotsakek Errabal jazz zigiluaren baitan plazaratzen duen bigarren lana. Diskoa hilaren bukaeran kaleratuko da.

Fernando Morillok Leonardo da Vinciren biografia plazaratu berri du Elkarren eskutik.