argia.eus
INPRIMATU
Euskal arraza
2003ko ekainaren 22a
POTTOKA:
Euskal Herriko poney da, Bizkaiko Santimamiñeko eta Gipuzkoako Ekaingo historiaurreko haitzuloetan agertzen dira bere lehenengo irudiak. Azalaren koloreari dagokionez, beltzak, gaztain kolorekoak... izan ohi dira. Ezaugarririk nabarmenenak, besteak beste, azkarrak, landatarrak, sendoak, eta ibiltzeko eta paseatzeko errazak direla da; baserriko lanetan, nekazaritzarako lagungarria izan da orain artean.
Euskal Herri osoan hedatua dagoen arraza honek 986 pottoka ditu erroldatuak. Animalia hau babestu asmoz, hazleen elkarteak egoteaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ugalketa prozesua bultzatzeko bi zentro dituzte. Bestetik, pottokak dituzten herritarrek, Foru Aldundiaren eskuetatik diru laguntzak jasotzeko eskubidea dute.