argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a

Ixiar Rozasek honakoa zioen «Prest!» aldizkarian: «Bi idazle mota daudela uste dut: alde batetik, ahots bat bilatzen dutenak, hizkuntza poetikoagoa erabiltzen dutenak; eta bestetik, istorio bat kontatu nahi duten idazleak».
Karlos Del Olmok zera esan zuen «Gara»n: «Egile sendoek, Lertxundik edo Atxagak adibidez, itzultzaileei esker idazteko tankera aldatu dela onartzen dute».
Helena Taberna zinegileak «Nabarra» aldizkarian: «Dokumentalei esker, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak lausotzen ari dira zineman».
Natalia Monge dantzariak honakoa adierazi zuen «Zabalik»en: «Publizitaterik egiten ez bada jendea nola abiatuko da, bada, dantza ikuskizun bat ikustera».
Josemari Carrerek honako galderak egiten zituen «Hika»n: «Antzerkiak egungo gizartearekin eduki behar duen harremana manifestapenetan agertzea ote da? Eskenatokietan eskaintzen diren ekoizpenetan arrisku bera hartzen al da? (...) Zertarako balio du antzerkia egiteak? (...)».