argia.eus
INPRIMATU
IZENAK
2021eko uztailaren 27a

Iñaki Graceneak eta Ainara Garcíak irabazi dute Kutxak eta Gipuzkoako Aldundiak antolatzen duten Artista Berrien Lehiaketa. 7.000 eurotako saria jasoko du bakoitzak.

Ernestina de Champourcin poeta gasteiztarraren «Del exilio a Dios» biografia plazaratu du Beatriz Cornella historialariak. Ernestina Espainiako 27ko Belaunaldiko emakume bakarretarikoa zen.

Pello Otxotekoren «Arnasa galduaren ondarea» kaleratu berri du Elkarrek.

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 80 urteko ibilbidea aztertu dute zenbait ikertzailek «Ochenta años de música urbana» liburuan.

Josemari Velez de Mendizabalek Jose Mari Azkarraga «Lurgorri» kazetari eta politikariaren biografia plazaratu du.