Jose Mari Setien gotzain ohiak 'De la ética y el nacionalismo' liburua kaleratu du. Bertan gauza asko esaten dira, besteak beste, "terrorismoaren aurrean isilik egoteak ez duela esan nahi hau onartzen denik". Antonio Beristain jesuita, apaiz eta kriminologoak gogor salatu ditu Setienen esanak, eta isilik egotea etikoki arbuiagarria izateaz gain, agian delitu ere badela gaineratu zuen Covite biktimen elkarteak emandako saria jasotzean.
Udalbitzak (EAJ-EA) 150.000 euro bideratuko ditu Hurbiltzen izeneko egitasmoa bideratzeko. Honen bidez, Udalbiltzak udalerrien arteko anaitasun proiektuak bultzatu nahi ditu.
Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko irakasleak 'Egunero'n: "Zilegi da, bai, ezker abertzaleak aukeratu duen bidea jorratzea baina zilegi da era berean Alderdien Legearen aurka agertu diren beste alderdiek azaldu duten jarrera. Hori dela eta, ezker abertzaleak ezin lepora diezaieke alderdi horiei ez gertatutakoaren errua, ez eta erantzukizuna ere. Eta beraz, ez luke itxaron beharko beste alderdi horiek eurek bultzatzen duten estrategiarekin bat egitea".