argia.eus
INPRIMATU
EUSKAL SISTEMA FINANTZARIOA
Daniel Udalaitz 2003ko maiatzaren 11
Maiatzaren 7an, Eusko Legebiltzarrean, EAEko aurrezki kutxen legearen aldaketa legea berretsiko da. Aldaketa hau euskal gizartean ez da eztabaidatua izan eta urgentziaz bideratu da. Hala, ez da eztabaidatzen euskal herritarrok zein aurrezki kutxa mota nahi dugun eta Madrilen interesen mende jartzen dugu geure burua. Espainiako Gobernuak inposatutako legea da. Egoera honek, beste behin ere, Euskal Herrian subirano izan gabe jarraitzen dugula gogoratzen digu. Ezin dugu gure sistema finantzarioa sendotu, berau galarazten digun marko juridiko-politiko batek baldintzatzen baikaitu eta bere legeak ezartzen baitizkigu. Aurrezki kutxen legearen kasuan bezala. EAEn batetik, eta Nafarroan bestetik, estatu lege hori Madrileko legegileek ezarritako interesak mantenduta, egokitu beharko da. Iparraldeak, legegileentzat, fikzio bat izaten jarraitzen du. Hegoaldeko talde abertzaleek ez al dute ezer esateko edo egiteko halako inposizioaren aurrean? BBK, Kutxa eta Vital kutxek maiatzaren 24an egingo dituzten batzar orokorretan izango dute euren jarrera agertzeko aukera