Prestigek sortutako kutsaduraren ondorioak hortxe jarraitzen dute, nahiz eta Madrileko Gobernutik dena konponduta dagoela sinestarazi nahi duten eta Galiziako, Asturiaseko, Kantabriako eta Euskal Herriko arrantzaleek inongo arazorik gabe arrantzan egin dezaketela esaten duten. Eusko Jaurlaritzak ere arrantzan egiteko arazorik ez dagoela ondorioztatu duela dirudi eta argi berdea eman zien berdela eta antxoaren arrantzu aldiei. Arrantzaleek, berdela aurkitzen ez dutelako arrantzatzen ez dutela ziurtatu dute; antxoarekin ere gauza bera gertatuko delakoan gaude eta aste gutxi barru, baita atunarekin ere. Horrek itsasoak kutsatuta jarraitzen duela esan nahi du eta Prestigeren ondorioek hor jarraitzen dutela eta hor jarraituko dutela dauden milaka tona fuel horiek itsas barrenean jarraitzen duten artean. Itsas hondoak, dirudienez, eraginda jarraitzen du, gure arrainen bizitza ezinezkoa bihurtzen duen punturaino. Orduan zergatik eman diote argi berdea Espainiako Gobernuak nahiz Eusko Jaurlaritzak berdela eta antxoaren arrantzu aldiei? Zergatik zigortzen dituzte arrantzaleak arrainik ez dagoen tokian arrantza egitera eta euren diru sarrerak drastikoki murriztera? Norbaitek erantzun behar luke. Zintzotasunez