argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2003ko maiatzaren 04a
- Iñigo Muguruzaren hitzak dira hauek «Entzun!» aldizkarian jasoak: «Operación Triunfoko diskoak pirateatzearen alde nago, baina hemengo talde eta diskoetxe txikiei kalte handia egiten die, eta horrela jarraituz gero, ez dakit hauetako zenbat bizi iraungo diren/garen».
- Kepa Sojo zinemagileak honakoa zioen «El Pais»en: «(Film labur eta luzeen arteko aldeaz hitz egitean) ipuina eta nobelaren arteko konparaketa topikoaren aurrean gaudela uste dut. Istorio bakoitzak bere formatu eta iraupena ditu. Kontatzeko abilezia eta teknika aldetik, ekoizpen handiek baino kalitate handiagoa duten aurrekontu baxuko istorioak daude».
- Anabel Arraizak «Irutxulo»n: «Jendeari kosta egiten zaio plazetan dantza egitea. (...) Jende gutxiago gerturatzen da; moda kontua izan daiteke».
- Txomin Badiolaren aburuz, «azken urteetan, Oteizaren obraren monumentalizazioaren ikuskizun lotsagarriaren lekuko izan gara. Proiektu artistiko eredugarria izandakoak jasandako atentatua, artistaren zahartasunak eta bera inguratzen zutenen ezagutza eta eskrupulu ezak soilik azal dezake». Hitzok «El Correo»n argitaratuak izan ziren.