argia.eus
INPRIMATU
BW, LIKIDAZIOAN
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 19a

Babcock Wilcoxen historiak, egun Babcock Borsig alemaniarraren eskutan, 70eko hamarkadako hainbat krisi gogoangarri izan ditu; ordainketetan atzerapenak, berregituraketak, aurretiko erretiroa, kudeaketa pribatua, kudeaketa publikoa, ustelkeria eta abar. 70eko hamarkadan 5.000 langile baino gehiago izatetik, gaur 650 bakarrik ditu. Orain guztiz likidatzea edo, diotenez, 250 lanpostu salbatzen lagunduko liokeen zatikako salmenta proposatu du. Langileak euren lanpostuak aldarrikatzeko mobilizatzen ari dira. Espainiako Gobernua salatzen dute SEPIren bitartez azken kudeatzaile publikoa izanagatik eta Ezkerraldeko enpresa BB talde alemaniarrari saltzean, egoera horretara eraman izanagatik. Eusko Jaurlaritza ere ez da langileen kritikaz libratzen, BW bezalako enpresa baten aurrean agertutako inhibizioa dela-eta. Mecánica de la Peñaren likidazioa eta gero eta ziurra baino ziurragoa den BWrenaren ondoren, ekipo ondasunen euskal sektorea desagertuko da. Duro Felguera Asturiaseko enpresa pribatuaren onerako izango da. Erantzukizunak oso larriak izan daitezke. Eusko Jaurlaritzarena ez da txikienetakoa izango, ekipo ondasunen euskal sektorea desagertzen uzten badu. Euskal esparru ekonomikoa ahultzeko formularik onena da