Jorge Oteizak eman zion izena ahalegin hari, Ez Dok Amairu hain zuzen, eta Remigio Mendiburu eskultoreak egin zuen logotipoa, baina makina batek hartu zuten parte euskal kantagintza berria bultzatzeko asmoz egin ziren bilera eta ekitaldietan. Jose Ramon Furundarenak emandako zerrenda honetan agertzen diren guztiak, gutxienez:
Lourdes Iriondo: abeslaria eta kanta sortzailea.
Xabier Lete: olerkaria eta antzezlea. Hasiera batean ez zuen kantatzen.
Mikel Laboa: abeslaria eta kanta sortzailea.
Benito Lertxundi: abeslaria eta kanta sortzailea.
JoxAnton Artze: olerkaria eta txalaparta zein tobera jolea.
Jexux Artze: dantzaria eta txalaparta zein tobera jolea.
Jose Mari Zabala: gitarra jolea.
Julen Lekuona: abeslaria eta kanta sortzailea.
Jose Antonio Villar: abeslaria.
Joxe Anjel Irigarai: abeslaria, kanta sortzailea eta eratzailea.
Juan Migel Irigarai: abeslaria eta soinu jolea.
Joxe Mari Iriondo: kantaldi batzuetako aurkezle gisa.
Nekane Oiarbide: idazkaria eta harreman publikoak.
Jon Mingo: abeslaria.
Luis Mari Bandres: alboka jolea.
Jean Paul Harreguy: panderu jolea.
Julian Beraetxe: argi-teknikaria.
Taldeei dagokienez, honokoak hartu zuten parte:
Oskarbi (aldaketa asko ezagutua da talde hau, baina behintzat Luis Romero, Itziar Maritxalar, Maite Arizkorreta, Mari Jose Fernandez, Kepa Garbizu, Jose Luis Treku, Iñaki Maritxalar, Karmelo Arren eta Antton Valverde izan ditu partaide).
Bergarako Yoloak.
Gurmendi anai-arrebek osatutako Biurriak.
Urrikatz Trintxerpeko bikotea