Iberdrola, Bilbon egoitza duen elektrizitate enpresa, jomugan da. Gas Naturalek bestearen akzioak erosteko eskaintza publikoa egin du (EEP), etsaitasunezkoa, hau da, Iberdrolari aurrez abisua eman gabe eta aurrez adostu gabe. Eragiketa sistema kapitalistaren berezko arauen barne dago. Sistema honek ez ditu bere eragiketen alderdi sozialak, territorialak nahiz nazionalak kontuan hartzen. Botere handiena bilatzen du bakarrik, sektoreen kontrolik handiena negoziorik handiena lortzeko: errentagarritasun handiena. Eta kasu honetan gasa eta elektrizitatea batzea da egungo negoziorik handiena. Antzeko EEPak burutu ditzake eta burutzen ditu enpresa garrantzitsu orok. Iberdrolak berak beste enpresa batzurekin egin lezake. Gakoa une bakoitzeko egokiera da. Eta kasu honetan, Iberdrolako administrazio kontseilua eta bertako akzionista nagusiak EEP horren aurka agertu dira; izan den presagatik, izan duen formagatik eta izan duen desegokikeriagatik. Gainerako alderdiek, enplegua eta aberastasuna galtzeak, ez dute axola. Merkatu librea da axola duena. Eta gainera, Euskal Herriak subiranotasunik ez badu eta sistema kapitalista liberal bera mantentzen badu, agintzen eta erabakitzen dutenak kapitala eta multinazionalak dira