argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a
- Jon Sarasuak honakoa adierazi zuen «Goienkaria»n eginiko elkarrizketan: «Euskararen garapena ez dugu etorkizun ikuspegi beregain batean oinarritu, eta horrek oso fruitu kaskarrak eman dizkigu».
- «Gari»ren hitzak dira hauek «Aizu!» aldizkarian jasoak: «Gaztelaniazko kantak prestatzen hasi nintzenean, inguruko jende asko asaldatu egin zen. ‘Beste roilo bat izango da, askoz ere komertzialagoa’, esaten zidaten lagunek. Zergatik? Komertziala izan nahiko banu, ingelesez kantatuko nuke, ez gaztelaniaz.
- Kirmen Uribek «Zabalik»en: «Sarri prozesuak eurak dira garrantzitsuagoak, eta ez da itsutu behar liburua argitaratzearekin».
- Aingeru Epaltzaren ustez, «Beharbada, hiru hilabeteren buruan, egoera samurragoa izango da. Baina guk arazoa badugu, eta ez bakarrik euskararekin, baita herrigintzarekin ere. Gure itxaropen historikoak, benetan, oso altuak izan dira. Eta egoerak eta koiunturak, behin eta berriz, ezetz esan digute». Hitzok «Egunero»k jaso zituen.