Euskadi deitzen zioten mendeko poetek siouxtu nahi izan zuten Euskal Herria, baino, behingoz jabetu gaitezen: gu, geurez, tropikoan bizi gara. Metereologoen udaberria kazetariek iragarriko digutena baino dezente aurreratuagoa zetorrenaren beroa aitzakiatzat hartuz euskararen bizkarra ederki berotu digute hegoaldeko gurutzatuek.
Giroa bero, euskaldunon mina loretan, ardo kolorez, odolez malkotzen ari da haltzaren begietan.
Giroa bero, suilaka eroritako ura, epel, gozo sartu da zain dituen zainek betetzen duten zirrikitua besterik ez den lurrean. Eta zainek, elkar hartuz, areago errotu eta negua amaitutzat jo dute.
Berandutxo da. Zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak... ia edozer landatzeko, berandutxo. Orain landatzen dugunaren aurtengo loraldia zapuzteko arrisku ederra... ez ordea datozen udaberrietan harro loratu asmoz lur bero hezean itsasteko. Ez da berandu.
Hegoaldeko gurutzatu bananeroek herra deliberatu dute erasoaren sasoia