argia.eus
INPRIMATU
LANA ETA EMAKUMEA
Daniel Udalaitz 2003ko martxoaren 16a
Langabeziak, prekarietateak, aldi baterako kontratazioek eta soldata txikiagoek emakume izena dute Euskal Herrian. Hori adierazten dute INEMek eta sindikatuek aurreko astean emakume langilearen eguna zela-eta jakinarazitako datuek. Hego Euskal Herrian langabezian dauden 99.257 pertsonetatik, 59.624 emakumeak dira. Kontraturik gabe lan egiten dutenetatik %90,7 emakumeak dira. 2002an egindako kontratuen artean, %7,07 soilik izan ziren mugagabeak, %92,93 aldi batekoak eta hauetariko asko lanaldi partzialeko kontratuak izan ziren gainera. Gizonezkoek 17 puntutan gainditzen dituzte emakumeak kontratu mugaga- beei dagokionean eta hauek jarraitzen dute lanaldi partzialeko kontratuen hartzaile nagusi izaten, %72, gizonezkoen %28aren aurrean. Emakumeek gizonek baino %32 gutxiago kobratzen dute. Datu hauek, gaur egun gizonen eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna eta diskriminazioa adierazten dute. Egoera horri buelta emateko funtsezko aldaketa bat behar da gizartean eta bereziki botere publikoetan: azpiegituren eta gizarte zerbitzuen eraketan, haur hezkuntzarako zentro publi- koen sarearen hobekuntzan, prekarietatearen eta kontratazioan egiten den iruzurraren ezabapenean