argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
2003ko martxoaren 02a
Laura Mintegik «Jakin»en idatzitakoa da honakoa:
«(...) Sortzez pribatuak eta finantziazioz erdi-publikoak diren erakundeen egoera zailaz mintzatu nahi nuke, ‘Oteizaren aferaren sindromea’ dei genezakeenaz.
Euskal kulturgintzak (eta irakaskuntzak) modu batera edo bestera, diru publikoa bereganatu behar du, ekoizten duen produktua nekez izango delako ehuneko ehunean errentagarria. Euskarazko merkatua txikia da, batetik, eta kulturak ez du kotizatzen balioen merkatuan, are gutxiago botereari aurre egiten baldin badio.
Honela bada, ikastolak dirulaguntzak jasotzen ikusten ditugu, eta gero ikusten dugu nola gonbidatu behar izaten duten diru-emailea euren festetara (Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz) egoera eskizofrenikoak sortuz hainbatetan. Eta gauza bera gertatzen da helduen euskalduntzean edo prentsan ere, herri aldizkari edo irratietan. Denak ekimen pribatuak dira, militantismo kopuru handiari esker sortuak, ideologia zehatza dute eta beren jarduera gauzatzeko independentzia aldarrikatu dute, ulertzekoa denez.
Kontua da urteroko dirulaguntzarik gabe elkarte hauek ezin izango zutela aurrera egin. Eta erakundeek ere, egitura esklerotiko bihurtu nahi ez badute, ekimen pribatuaren dinamismoa fagozitatzeko beharrean daude».