argia.eus
INPRIMATU
POZIK
Joxemari Ostolaza 2003ko martxoaren 2a
Nago. Ez gainezka, ez lepo, pozik soilki. Gasteizko Parlamentuko irudiak atrapatuta, egunero behar lukeenak behin behintzat ikusteko aukera izan dugu: «Egunkaria»ren faltan «Egunero»ren presentzia masiboa. Atzean gelditu dira garai bateko Gasteizko Jaurlaritzaren sabotajea, bere motorrik gabeko makinaria ezarri zuelarik «Egunkaria»ren sorreraren aurka, eta EAJko Joseba Egibarrek irratiz esandakoa, Pello Zubiria kereila bat ezartzera behartu zuena. Atzean bai, baina gogoan. Lagunak atxilo eraman eta gaur oraindik Guardia Zibiletan egoteak nauka urduri. Tripak aurrepuzkar, zangoak dar-dar, bularra zotin, besapeak izerdi zuri, barruak lehor. Ardurak hartzeko tenorea da, errabiak zakurtu ez gaitzan. Gasteizko Jaurlaritzak makina martxan ezar dezala, motorrak ongi funtzionatzen baitu. Irudikatu, adostu, prozesua sortu, ardurak banatu, eraiki eta lanean hasi. Ez dago aitzakiarik. Lagunak etxera. Azkar. «Egunkaria» goizeroko kafearen gozoa, saltokietan. Eskarmentutik ikastean adierazten dugu gure talentua eta fundamentua. Espektakulotik haratago, beharrera joateko orduak jo digu. Eta hortzak estutuz, ezkutatu apurtu ez diezazkiguten