argia.eus
INPRIMATU
GERRA DANBORRAK
Daniel Udalaitz 2003ko otsailaren 23a
Orain hilabete asko aurreikusi zen Iraken aurkako gerraren atarikoak ikusten ari gara. Nazioarteko iritzi publikoa gerraren aurka mobilizatzen ari da. Bai NBEn bai NATOn estatu batzuen eta besteen arteko zatiketa gertatu da. Gerraren aurkako milioika manifestariz ari dira betetzen munduko hiriburu nagusietako kaleak. Aurreko asteburuan, Euskal Herria, beste zenbait herri bezala, gerraren aurka agertu zen. Bushek ordea, Blair, Aznar eta abarren laguntzarekin, Irak masakratzeko asmoei eusten dio, Sadam Husseimen aurkako ofentsiba argudiatuz. Bushek eta bere lekaiuek gerraren benetako arrazoiak ezkutatzen dituzte, ekonomikoak baino ez direnak: Irak eta inguruetan dauden petrolio erreserba handienak kontrolatu eta armagintzaren industriako multinazional handiak sustatzea, zeinen balioa burtsan goruntz doan. Ez dugu zertan harritu. Iaz, armagintzarako gastuak soilik bilioi bat dolar baino handiagoak izan ziren. Eta AEBei munduko gastu horren %36 egokitu zitzaion. Beraz, Ipar Amerikako armagintza industria, Bushen benetako presio talde edo lobbya, eskuak igurtzitzen ari da