Drogari lotutako hitzak kalean erabiltzen dira batez ere. Legez kanpokoa izateak gainera, drogei buruz hitz egiteko beti termino ezkutuak erabiltzea ekarri du. Literaturan topatu daitezke hauetako adibide batzuk. J. L. Zabalaren «Galdu arte»n eta Zazpiak Batman kolektiboaren lokuzio bildumetan esaterako: "porroak erre", "speed arraia", "makailua" (heroina) "pipatzea" (porro asko erretzearen ondorioa), "pitxu" (speed-a), "irribelarra" (marihuana), "txerpolero"(droga saltzailea)...