argia.eus
INPRIMATU
EUSKAL PENTSIOAK
Daniel Udalaitz 2003ko otsailaren 16a
Pentsioak, gure herriko hamaika gauza bezala, ez ditugu euskal herritarrok erabakitzen. Parisen eta Madrilen erabakitzen dira, egunotan ikusten ari garen moduan. Frantsesak eta Iparraldeko euskal herritarrak Frantziako Gobernuak inposatu nahi duen pentsioen erreforma planaren aurka mobilizatzen ari dira. Planak zera proposatzen du: lan bizitza luzatzea, 60 urterekin eta gutxieneko pentsio batekin borondatez erretiroa hartzeko aukera ukatu gabe; eta pentsio osoa jasotzeko beharrezko diren kotizaturiko urteak mantentzea, 37,5 urte sektore publikoan eta 40 pribatuan. Sindikatuek, LAB tartean, kotizatu beharreko urte kopurua sektore guztientzat berdina izatea eskatzen dute: bai sektore publikoan bai pribatuan 37,5 urte. Hegoaldean eta Espainian kontabilizatzeko urte kopurua handitzeko eztabaida hasia da; beharrezko diren lan bizitzako 15 urteak, orain arte hitzartutakoak, lan bizitza osora zabaltzeko. Kasu bietan, kapitalaren ofentsiba bat da, bakoitza bere gobernuaren bitartez, hainbeste borroka eta gero lortutako ongizate estatuari erasotzeko. Gainera, euskal herritarroi erabakitzeko eskubidea ere ukatzen zaigu