argia.eus
INPRIMATU
ETORRI
Joxemari Ostolaza 2003ko otsailaren 16a
Handiz doaz errepresio ibaiak Espainiarantz. Menpeko errekatxoak haserrearen uholdeak gaindituta ibairatu eta Madrileko bokaleraino iritsi dira, gerrari ez esateko. Espainiako zinemako profesionalek, beren urteko sari banaketen ospakizuna Aznar eta PPren aurkako ekintza bilakatu dute. Eta horretarako libre zirela uste faltsuan, biharamonean ikasi dute zein kario izan litekeen Espainian libre eta nor izan nahia. Gobernuak eta bere akolitoek, protesta hura umorez xukatu ordez, zinema industriaren barneko ausartenen dimisioak eskatu ditu. Jokalariak, zuzendariak, produktoreak, argazkilariak, gidoilariak... Aspaldiko partez batera egin diote aurre orain artean, nonbait komikietako komediante pertsonaia xixtrin irringarritzat jotzen zuten Aznarri. Hemen, bagenuen bere berri eta ez gara harritu. Harritu, harritu gaituztenak kultur eragile horien fundamentuak dira, Francoren garaietara hurbildu baikaituzte, orduko lotsak lo baina ez zituztela erabat galdu arrakasten itsasoan argi adieraziz. Eta Kongresura ere eraman dute mezua: gerrari, ez. Zenbait diputatu inoiz baino fuerteago ikusi dugu bere oposizioan, zinegileenak harrotu egin balu bezala. Sinteleko langileei baino kasu gehiago egin diete hauei. Baina hori besterik da