Prestige petrolio ontziaren hondoratzeak galiziar uretan eragindako ondorioak hasi dira gure euskal kostaldera iristen eta berau, Muskiztik Biarritzeraino, kutsatzen. Ondorio latzenak heltzear dira oraindik; izan ere, inpaktu ekologikoaz gainera, lan etorkizunari ere eragin diezaioke, bai itsasoan eta baita lurrean ere. Arrantzaleak jada hasi dira larritzen antxoa eta berdelaren arrantzu-aldia dela-eta, urteko garrantzitsuena baita beraientzat. Turismoaren sektorea ere hasi da larritzen, datorren udan gure hondartzak kutsaturik egon daitezkeela aurreikusten baitu. Ur-jauzi baten moduan datorren hondamendi honen oihartzuna hotel, jatetxe, kafetegi, saltoki eta abarrentzako oso larria izan liteke. Zein da erantzule baina? Ez da ahaztu behar errudun nagusia sistema kapitalista dela, gobernu ezberdinen bidez, milaka ontzi komenientziazko banderaz josita eta tripulazio ezin prekarioagoekin itsasoa zeharkatzea ahalbidetzen baitu. Mota honetako hondamendi ekologikoak konponduko lituzketen bitartekoetan inbertitu beharrean, gerrarako armagintzan gastatzen du dirua sistema horrek. Horri, PPrena bezalako gobernu txarrak gehitzen badizkiogu, zeinen kudeaketa txarrekin egoera okertzen duten, panorama samingarria da