argia.eus
INPRIMATU
MINBIZIA DUTENEN SUKALDARITZA
Jabier Agirre 2003ko otsailaren 09a
Sukaldeko errezetak eta Autolaguntza gaixo onkologikoarentzat", horixe da Pharmacia Oncology erakundeak babestuta eta Espainiako Onkologia Elkartearen laguntzarekin argitaratu berri den liburuaren izena. Liburua ez da saltzen liburutegietan, baina eskuratu nahi duenak, www.pharmaciaspain.com web gunean aurkituko du.

Errezeta eta aholkuen autorea Francisca Ruiz erizaina da, Kataluniako Ospitale Orokorrekoa, eta liburua osatzeko Miguel Seguí eta Mª Luisa de Cáceres doktoreen laguntza izan du. Gidaliburu guztiz praktikoa da minbiziak jota dauden gaixoentzat, eta baita horien familiartekoentzat eta zaintzaileentzat ere, batik bat ikuspegi praktikotik landua dagoelako. Hiru zati, argi eta garbi definituta, bereizten dira liburuan: Elikadura egokiak mesede egiten dio tratamenduari; Egoera zail bati aurre eginez; eta Janariaz disfrutatzeko errezetak. Horiek dira hiru zati horien izenburuak.
Minbizia diagnostikatzen zaien pertsona gehienek tratamendu gogorrak jasaten dituzte, eta kasurik gehienetan (ikerketa batzuetan %90eraino iristen direla aipatu izan da), gaitzak desnutriziora eraman dezake gaixoa. Nutrizio egokia duten paziente onkologikoek hobeto erantzuten diote tratamenduari eta beren biziraupena ere handiagoa da. Giza minbizien sorrerako faktoreak asko eta oso diferenteak diren arren (tabakoa, alkohola, kutsadura, faktore genetikoak eta abar), elikadura funtsezkoa da. Beraz, ongi jatea ezinbestekoa da, eta urrezko araua gantzen ahoratzea kaloria guztien %30era murriztea da