Gaur egungo sendagile homeopatiko modernoenek bezala, Homero poeta grekoak liliazeoen familiako Allium generoko landare jendearen onurak goraipatu zituen. Genero honetakoak dira tipula, porrua, baratxuria, tipulina eta abar. Gorputzaren bizigarri, kolesterolaren arerio, hipertentsio baretzaile, onddo eta beste bizkarroien aurkari eta antiseptiko izateaz gain minbiziari aurre egiteko gai omen dira. Baratxuri asko jaten duten Italia eta Espainiako eskualde batzuetan arteriosklerosiaren eragina dezente apalagoa omen da.
Porlan artean bizi direnen gaur egungo gaitzik okerrenetakoari, estres estuari aurre egiteko landare artean lan pixka bat egitea bezalakorik ez omen denez, lilitegia edo baratze zaintzearen onura gehitu beharko genioke aurreko zerrendari. Gero eta barietate gehiago lantzen dira. Betiko lurpeko erreserbak soilik beharrean genero honen hostoak, loreak eta fruituak jateko ohitura zabaltzen ari da eta apaingarri gisa erabiltzen diren barietateak ugaritzen ari dira. Nolanahi ere, gu lilitzeko liliazeoak