argia.eus
INPRIMATU
INFLAZIOA ETA NEGOZIAZIOA
Daniel Udalaitz 2003ko urtarrilaren 26a
Joan den astean ezagutu genuen prezioen igoera %4koa izan zela 2002an Hegoaldean, Espainiako Estatuko batez bestekoaren antzera. Gobernari zuhurrek %2ko inflazioa aurreikusi zuten. Baina bikoizteak ez du inporta. Bost axola haiei, indize horren oso gainetik dauden soldatak jasoko baitituzte, indize hori soldatakoentzat bakarrik dago indarrean, pentsiodun eta langabetuentzat batez ere. Inflazio hori zifra horrek baldintzatzen dituen diru sarrera batzuren mende bizi direnei ardura zaie. Arduratu behar luketenak, eta asko gainera, sindikatuak dira. Orain helduko da negoziazio kolektiboa. Bidezkoa eta beharrezkoa da sindikatuek beren indarrak batzen saiatzea %4ko inflazio horren gainetik sodata hobekuntzak lortzeko; izan ere, ofiziala zifra hori den arren ez da erreala, altuagoa baita. Alabaina, sindikatuak langabetuez ahaztu daitezke. Ez dute, ordea, haiek jasotzen duten langabezi saria ahaztu behar, lanbide arteko gutxieneko soldatak baldintzatzen baitu, eta hura urtero ezartzeko ez da inflazio zifra orokorra kontuan hartzen. Hala, langabetu askok ez du hilabeteko 340 euro ere jasotzen!