argia.eus
INPRIMATU
HAU EZ DELA PORTUGAL...
Jakoba Errekondo 2003ko urtarrilaren 26a
Mimosa batzuen loraldiak txoratuta Portugal minaz aritu nintzaizun urtearen hasieran, baina negu-neguko zeru oskarbiek goizetako paisaia zuriz nola zarpeatu dutela! Minez diot, hau ez dela Portugal…

Etxe zokoetako beheko suekin batera pizten da kanpoan zer gerta daitekeenaren kezka. Izotz zuriari, baina batez ere beltzari diogu beldurra. Lurralde beroagoetako landareak -zitrikoak, palmondoak…- ekartzeko ohitura ez dugu galdu eta horrelako zurialdietan ezagutzen da geure klimara jartzeko duten benetako gaitasuna.
Fruta arboletan, kasu, zeropeko hamabost gradutara jaisteak erresistentzia ertaina duen muxika tankerako bati begiak erreko dizkio, aldiz sagarrondoaren begiak zapuzteko zerope horretan hogeita bost gradu behar dira. Hona hotzari aurre egiteko gutxienetik gehienerako gaitasuna duten fruta arbola jendea: almendrondoa, kiwia, aranondo japoniarra, muxikondoa, kakia, abrikotondoa, aranondo europarra, irasagarrondoa, udareondoa, gereziondoa, mahatsondoa eta sagarrondoa