Guardia Zibilak. Bi kapitain eta komandante bat. Informazio Zerbitzutakoak. Batasunaren aurkako epaiketan, besteren artean, ezker abertzaleetan salatariak badituztela esan dute. Ez dut dudarik egiten hala denik. Gure arteko gogorrenen artean txibatoak badituztenik ez da berria. Genitaletatik helduta, hertsatu, zanpatu eta behartutako jendea badutela ez da zaila sinestea. Euren zereginetako bat da. Era askotako mehatxupean gure artekoen kolaborazioa lortzen dutela, Fraga bezain ezaguna eta zaharra da. Baina horrez gain, jendea soseztatuz dute dutena. Eta hiru horien adierazpenen arabera, salatariak bere borondatez ari omen dira lagunak saltzen. Doanekoak direla alegia. Eta tamainako ziria, beren amari sartzen ahal diote, ez guri. Txibato ideologikorik badagoenik ez dut nik ukatuko, hamaika asoziaziotan makina bat baitabil merituak egin ezinik. Baina ezker abertzaleetan leudekeenak beren azpietatik harrapatutakoak dituztenak dira, beren gogoen eta buruen aurka arituz, ataka horretatik irten ezinik mehatxupetan ederki lauskituak. Eta ordainduta, patriketako zuloak estaliz gero aiseago gainditzen baitira hemen egonezinak. Eta izerdi zuriak