argia.eus
INPRIMATU
«Basarri»ren omenaldia
Luis Alberto, 'Amatiño' Aranberri 2021eko uztailaren 19a
Jendea erruz, Astoria antzokia erabat gainezka. Amaikatxo kalean, sartu ezinik, sarrera galduren bat edo beste noiz zerutik agertuko. Bertsolariak, bestalde, hamabost, «Basarri» maisuaren inguruan. Hona hemen agurra kantatu zuten ordena berean aipatuz: Lasarte, Lizaso, Egileor, Gorrotxategi, Garmendia, Xalbador, Mattin, Mugartegi, Arozamena, Lazkano, Etxeberria, Agirre, Igarzabal eta Mitxelena. Igarzabal gaztea «Lazkao-Txiki»ren ordez etorria zen. Nabari, bestalde, Lopategi eta Azpillagaren hutsunea, baina, jakina, ez beren erruz. «Uztapide» ere han zen, «Basarri»ren eskuin aldean. Ez zuen kanta ahal izan, baina hala ere ez zuen nahi izan etxean geratu, bertsogintzan bere hainbat urtetako lagun eta adiskideari bere omenaldi egunean uko eginez (...) (1973-I-28)