Seme-alabek ez dute bretoiera ikasten


2003ko urtarrilaren 12an
Menhirren nazioak (Breizh, bretoieraz) 4 milioiko biztanleria du. Bretoiera da haien jatorrizko hizkuntza, K.o. V. mendean Britainia Handitik joandako etorkinek eramanda. Hizkuntza zeltikoa da bretoiera, galesaren familiakoa, eta azken ikerketen arabera ez da %10era iristen bretoieraz mintzatzeko gai diren bretoien kopurua (duela ehun urte, hiztunen kopurua %60a omen zen).

Bretainiako Mendebaldeko eskualdeetan mintzatzen da bretoiera. Hexagonoaren hizkuntzen artean egoerarik larrienetakoa du hizkuntza honek; hiztun gehienak oso zaharrak dira, eta 15-20 urteko gazteen artean %2ak besterik ez du hizkuntza ezagutzen. Belanauldien arteko hizkuntz-transmisioa eten egin da, arestian egindako ikerketek erakusten baitute guraso bretoidunen %20ak bakarrik irakasten dietela hizkuntza haien seme-alabei. Datu kezkagarri horiek mehatxu larria eragiten diote bretoieraren etorkizunari.
Diwan (hazkunde) da bertako ikastolen izena; 1977an sortu zuten bretoieraz bakarrik funtzionatzen zuen lehenengo eskola. Egun, 35 Diwan daude Bretainian zehar sakabanatuta, hauetakoak 28 lehen mailako eskolak izanik, 4 kolegio eta lizeo bat. Guztira 2.400 ikasle dituzte, portzentualki 16 urtetik beherakoen artean Bretainiako ikasleen %0,5.
Diwan eskolek estatus berezia daukate, murgiltze sistema aplikatzen duten gainontzeko eskolek (Ikastolak, Calandretak edo Bressolak) ez dutena: 2001. urtean, Jack Lang Hezkuntza ministroak luzatutako gonbidapena onartuz, Diwan-ak Frantziako sare publikoan integratzea erabaki zuen, gainontzeko eskolak integrazioaren aurka azaldu zirelarik. Erabakia korapilatsua izan zen oso, Frantziako hezkuntza publikoaren aurrean mesfidati baitzeuden eskola «autoktono» gehienak. Nolanahi ere, arazo ekonomikoak eta azpiegiturarenak argudiatuz, Diwanen gehiengo osoa integrazioaren alde agertu zen.
Hezkuntza elebidunari dagokionez, 4.400 ikaslek (2-16 urtekoek) jasotzen dute ikasgaien erdia bretoieraz; haietatik, 2.400 sare publikoan eta 2.000 eskola katolikoetan; Dihun elkarteak biltzen ditu azken hauen gurasoak. Hezkuntza elebidunak igoera itzela ezagutu du azken urteotan, egun Bretainiako ikasleen %1ek eredu horretan ikasten du. Diwan-ak duen ikasle kopurua bikoizten du eredu elebidunak.
Beste ikasle multzo handi batek azaleko harremana du hizkuntzarekin: 1-3 ordu arteko harremana astero, alegia; 15.000 ikasle inguru daude talde honetan, gehienek ordubeteko ordutegi laburra eginez

Lehen Hezkuntzan
(ama eskolak eta eskolak):
Ikasleen % 0,5ak Diwan-en ikasten du.
Ikasleen % 1ek elebidunez ikasten du.
Ikasleen % 1-ek 1-3 ordu astero.

Bigarren Hezkuntzan (kolegioak):
Ikasleen % 0,3ak Diwan-etan ikasten du.
% 0,8ak elebidunez ikasten du.
% 2ak 3 ordu astero.
% 5ak ordubete astero


ASTEKARIA
2003ko urtarrilaren 12a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude