Tribuna sozioekonomiko honetatik Euskal Herri osoko datu estatistikoen gabezia salatu izan dugu. Gure errealitate ekonomiko eta sozialaren distortsioa nabarmendu dugu, politikoaz gainera, ikuspuntu estatistikotik estatistika frantsesen eta espainolen barne ageri baikinen, gehienez ere, EAEko hiru herrialdeetara, Nafarroara, edota Iparraldera mugatzen baitziren. Testuinguru horretan, behin eta berriz gure herriko zazpi lurraldeak kontutan hartuta egindako estatistika nazional batzuen beharra aldarrikatu dugu. Bada orain da, pozteko unea; izan ere, ahalegin handia egin da norabide horretan. Udalbiltza izan da azken aste hauetan "Euskal Herria Datuen Atalaiatik" argitaratu duena, lehen aldiz balio handiko datuak jasotzen dituen 200dik gora orrialdeko liburua, ez bakarrik ekonomiko eta sozialak, Euskal Herri osoari buruzkoak baizik. Analista ekonomikoaren lanari dagokionez, gure zorionik beroena eta estatistika horiek hobetuz, zabalduz eta eguneratuz joan daitezen dugun irrika adierazi nahi diegu