argia.eus
INPRIMATU
Denetarik
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2007ko otsailaren 21a
Ez genekien, A. Apat Etxebarne adiskide on bezain idazle finari irakur ahal izan diogun arte, Californiako (USA) Los Angeles deritzan hiriburuan, 1893 urtean euskal astekari bat sortu zenik. Izan ere, 1885 urtean Etxeberrik Eskualduna izeneko astekaria sortu zuen Baionan, eta sorketa honek eragin bide zuen Californiako zenbait nafar-lapurtarren artean, Ameriketan ere beste hainbeste egiteko asmoa. Honela sortu omen zen 1893 urteko uztailean California-ko Eskualherria zeritzan astekaria, Gytino jaunaren zuzendaritzapean 1897 urte arte iraun zuena. (1973-I-14)