- Ramon Zallo EHUko katedradunak Ibarretxeren proposamenari buruz: «Sozialista Abertzaleek erakutsi beharko dute badakitela egiazko zilegitasun eta gehiengoak behar direla aldaketak egiteko, eta aukerak noizean behin bakarrik izaten direla. Nolanahi ere, ETA gorabehera, badirudi beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritzak Sozialista Abertzaleekiko harremanak normalizatzea, baita akordiorik lortzen saiatu gabe ere, proposamena aurkeztu zenean egin bide zen bezala».
- Begoña Lasagabaster EAko diputatua Xabier Arzalluzi erantzunez (EA beste alderdi batekin hauteskundeei buruz hitz egiten ari zela esan zuen): «Hitz egin alderdi guztiekin hitz egiten dugu eta gainera gehiago hitz egitea ere gustatuko litzaiguke, hori delako logikoena, positiboena eta arrazoizkoena. EAJkoek badakite ez gabiltzala hauteskundeetarako akordio bila beste inorekin, hori oso garbi adierazi diegulako».
- Miguel Castells abokatua: «Kartzelako nire bisitaldietan ez da garairik izan torturaren aztarnak zituzten pertsonak ikusi gabe».