argia.eus
INPRIMATU
AIMAR, ABEL
Joxemari Ostolaza 2003ko urtarrilaren 12a
Olaizola, Barriola. Gasteizen elkarren aurka jokatu finalean etebe airagailu, Euzkitze pilota hautatzaileei buruz ari zela "normala bai baita nordenak ordaintzen dionaren alde egitea" bota zion Tolosari gu guztiok entzule. Bost bat baginen entzun genuenak, gorrik ez tartean. Entzungorra egiten zuenik ere alerik ez. Hala ere, izarrak olio, herdoildutako esaldia erraxki pasatu zen kirrinkarik egin gabe gure belarrietan. Barrura. Ba ez jauna, nik printzipioz ordaintzaileari bere arrazoia kenduko ez diodan bezala, inork printzipioz ematerik ez dut onartzen. Nagusiak ez du beti berez arrazoirik. Soldatapekoak ere ez noski. Baina morrontzarik izatekotan, soldatapekoarena izaten da, ez nagusiarena. Eta kasu honetan badirudi pilotak hautatu dituenak, Asegarcek agindutakoari men egin diola pilotari baten, Abelen kaltetan. Eta hori horrela bada, ez da onartu behar. Bestalde, ETBk Asperekin eta ez Asegarcerekin dituela harreman komertzialak esan beharko da, gu guztiok jakin dezagun Euzkitzek eta Tolosak ere nagusiak badituztela, printzipio berberaz defendatu behar dituztenak, pilota hautatzailearen antzera. Eritasun berari, sendagai bera. Eta morrontzak berez nagusi izatea, bidegabekeria da