argia.eus
INPRIMATU
NOLA AURRE EGIN MINBIZIARI
Jabier Agirre 2003ko urtarrilaren 05
Minbiziaren kontrako Europako Kodean biltzen dira gaitz horri aurrea hartzeko oinarrizko hamar manamenduak. Eta manamendu horiek denok ezagutu behar genituzkeen arren, inkesta batek dioenez, hamar biztanletik batek bakarrik ezagutzen ditu Espainian. Kode hori etengabeko trebakuntzara jarria dagoen FECOC Fundazioak landu du, Bristol Myers Squibb laborategi farmazeutikoaren laguntzarekin, gomendio hauek hedatu eta hainbat bizitza salbatzeko asmoz, prebentzioa baita oraindik minbiziaren kontra borrokatzeko armarik eraginkorrena.

Erretzea txarra baino okerragoa da. Erretzailea bazara ahalik eta lasterren utzi erretzeari.
Ez edan alkohol gehiegi eta edaten baduzu, edozer dela ere, neurrian edan.
Gehitu eguneroko fruta eta berdura kontsumoa. Baita zerealena ere.
Zaindu pisua, mugi zaitez eta mugatu gantzetan aberatsak diren janariak.
Babestu eguzki izpietatik, haurtzaroan batez ere.
Errespeta itzazu lanean minbizia eragin dezaketen substantzien inguruan emandako segurtasun arauak.
Zoaz medikuarengana, zure gernuak forma, tamaina edo kolorez aldatzen badira. Baita orbaintzen ez den zauriren bat nabarituz ere.
Erregimenik gabe pisua galduz gero, zoaz medikuarengana. Gauza bera eztula edo erlastasuna etengabeak direnean.
Eta emakumeentzako:
Zoaz ginekologoarengana, urtean behin. Baginako frotis bat egin, eta umetoki-lepoko minbiziaren detekzioko programetan parte hartzeko.
50 urtetik gora, egin urtero mamografia eta parte hartu bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarreko programatan